Edurne Brouard izango da, uztailaren 15ean, Aho Bizarrik Gabe solasaldietan
2014/07/08

Uda aurreko azken Aho Bizarrik Gabe saioan Edurne Brouard izango da Sanagustin kulturgunean, uztailaren 15ean, 19:00etan. Alex Silvak emango dizkio gaiak, baina zuek ere baduzue aukera galderak bideratzeko; bidali galdera hona ahobizarrikgabe@gmail.com, eta Silvak egingo dio.
Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k antolatzen dute Aho bizarrik gabe solasaldi zikloa.
Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte zazpi gonbidatu izan dira: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren eta Jon Sarasua.