Diego Garciari buruzko liburua aurkeztu dute
2014/07/22

Haren gertuko lagunez inguratuta egin da gaur eguerdian aurkezpena. Hunkigarria izan da eta polita ere bai. Garciaren ibilbideko argazkiekin osatutako bideoa bota dute hasieran eta ondoren liburuaren nondik norakoak azaldu ditu egileetako batek, Txetxu Urbietak. Korrikalaria gertutik ezagutu zuten Alberto Juzgado korrikalariak, Luis Miguel Landa Garciaren entrenatzaile izandakoak eta Andoni Egañak ere hitz batzuk esan dituzte. Albistea Uztarria.com -en duzue irakurgai.