Artistak, betiko hilezkortuak

2014/08/08
Artistak, betiko hilezkortuak
"Azpeitiko Sanagustin kulturguneak oroitzeko moduko une asko utzi ditu 2011n zabaldu zenetik gaur arte. Azken hilabeteak, gainera, bereziki indartsuak eta aberatsak izan dira, artista eta talde entzutetsuak ikusteko eta entzuteko aukera izan baitute herriko eta inguruetako musikazaleek". Urola Kostako Hitza k egin du erreportajea kulturgunean dugu erakusketarekin.

Norberak bere gogoan gorde ditzake artista horien aurpegiak, eskuak, keinuak eta paratzeak. Orain, Borja Eizagirrek eta Alaitz Ruizek egindako argazkiei esker, keinu eta aurpegi horietako batzuk gogora ekar daitezke, edo lehenengoz ikusi.

Azken hilabeteotan Sanagustin kulturgunetik pasa diren talde handienen argazkien bilduma ipini dute ikusgai bi argazkilari azpeitiarrek. Berri Txarrak, Capsula, Raimundo Amador, La Fuga, Su ta Gar, Zea Mays, Willis Drummond edo Jake E. Lee, besteak beste, betiko hilezkortuak gelditu dira Izagirreren eta Ruizen argazkietan.

Erakusketa zabalik da jada Sanagustinen, irailaren 2ra arte.

Irakurtzen jarraitzeko egin klik hemen.

Erantzuna gehitu