ABLUEStoJAZZ kontzertuen artetik lehena izango dugu zapatu honetan: Haize ta Soka
Musikari handiak dira hirurak eta musikazale amorratuak. Musikene Euskal Herriko goi-mailako ikastegitik pasatakoak eta hainbat taldetan ibilitakoak, besteak beste Travelling Brothers, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Cif Blues Project.... Jazz eta blues doinuak eskainiko dizkigute.
Oñatz tabernak eta Sanagustin kulturguneak antolatu ditugu kontzertuok elkarlanean. Aurrenekoa izango da Haize ta Soka-k emango duena. Hurrengoak, berriz hauek:
1.- Taldea: Sagi Trio.
Mota: Jazz eta R&B.
Kideak: Paul San Martin (pianoa, teklatua eta ahotsa), Xabier Barrenetxea (baxua) eta Carlos Sagi (bateria)
Eguna: abuztuak 23, zapatua.
Ordua: 23:00.
Antolatzaileak: Oñatz taberna eta Sanagustin kulturgunea.
2.- Taldea: The Romanticos.
Mota: Blues eta R&B..
Kideak: Iker Piris (ahotsa eta gitarra), Xabier Barrenetxea (baxua) eta Carlos Sagi (bateria).
Eguna: abuztuak 31, igandea.
Ordua: 19:00.
Antolatzaileak: Oñatz taberna eta Sanagustin kulturgunea.
hACERIA Jazz Club - Javier Pérez [17.01.14] from hACERIA on Vimeo.