Aire libreko zinea igande honetan 'Ponpeya' filmarekin

2014/08/14
Abuztuan eta irailean zine saioak antolatu ditugu Azpeitiko Udalarekin batera eta igande honetan emango diogu hasiera. Aire librean izango dira lehen bi saioak eta aurrenekoa igande honetan, abuztuak 17. Herriko plazan, 22:00etan, doan Erromatar Inperioko herririk handienetakoa izan zena ardatz duen filma ikusiko dugu.

Izenburua: Pompeya.
Sinopsia: Pompeia, Kristo Ondorengo 79. urtea. Cassia, Milo izeneko gladiadorearen neska kuttuna, Corvus senatari maltzurrarekin eskontarazi nahi dute. Vesubio sumendia esnatzean herria arriskuan dago eta Milok Cassia salbatzeko naturaren aurkako borrokaz gain, bihotzik eta kontzientziarik gabeko erromatar senatariari ere aurre egin beharko dio.

Maitasun, borroka eta abenturazko istorioa da eskaintzen dena, Aintzinako Erromaren etorkizuna marraztu zuen gertakaritik abiatuta.

Zuzendaria: Paul W.S. Anderson (Mortal Kombat, Alien vs. Predator, Resident Evil).
Aktoreak: Kit Harington, Carrie-Anne Moss, Emily Browning, Adewale Akinnuoye-Agbaje, Jessica Lucas, Jared Harris, Joe Pingue, Kiefer Sutherland, Currie Graham, Dylan Schombing, Maxime Savaria, Ron Kennell.
Urtea: 2014.
Iraupena: 104 minutu.
Generoa: Akzioa.
Herrialdea: EEUU, Kanada eta Alemania.
Eguna: abuztuak 17, igandea.
Lekua: Plazan (euriarekin Frontoi Txikin).
Ordua: 22:00.
Sarrera: Doan.
Antolatzaileak: Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunea.
 

Erantzuna gehitu