ABLUESTOJAZZ KONTZERTUEN ARTETIK BIGARRENA IZANGO DUGU ZAPATU HONETAN: SAGI TRIO
2014/08/21

Larunbat gauean Plaza Nagusian aukera paregabea izango dugu Sagi Trio taldearen doinu ederrez gozatzeko. Carlos Sagi buru duen taldea da, New Orleanseko tradizioen eragin nabarmena duena. Musikari bikainak dira hirurak. Errepertorioan, erreferentziazko autoreen bertsioak (Professor Longhair, The Meters o Dr. John) eta beraiek sortutakoak nahasten dituzte, poztasunez, dibertituz eta dibertiaraziz. Taldea: Sagi Trio. Mota: Jazz eta R&B. Kideak: Paul San Martin (pianoa, teklatua eta ahotsa), Xabier Barrenetxea (baxua) eta Carlos Sagi (bateria) Ordua: 23:00.
Oñatz tabernak eta Sanagustin kulturguneak antolatu ditugu kontzertuok elkarlanean. Aurrenekoa Haize ta Soka-k eskaini zuen eta aste honetakoa Sagi Trio-k eskainiko du. Hirugarrena eta azkena, berriz honakoa:
Taldea: The Romanticos.
Mota: Blues eta R&B..
Kideak: Iker Piris (ahotsa eta gitarra), Xabier Barrenetxea (baxua) eta Carlos Sagi (bateria).
Eguna: abuztuak 31, igandea.
Ordua: 19:00.
Antolatzaileak: Oñatz taberna eta Sanagustin kulturgunea.