Igande honetan 'Carmina y Amen' filma aire libreko zineman

2014/08/22
Abuztuan eta irailean zine saioak antolatu ditugu Azpeitiko Udalarekin batera eta igande honetan emango diogu jarraipena pasa den astean hasi genuen programazioari. Igande honetan, abuztuak 24, aire libreko bigarren saioa izango dugu herriko plazan, 22:00etan. Bertaratzen den orok 'Carmina y Amen' filma doan ikusteko aukera bikaina izango du.

Izenburua: Carmina y amén.
Sinopsia:
Bi egunen buruan aparteko ordainsaria kobratu behar duen senarra bat-batean hil ostean, Carminak alaba konbentzitzen du honen heriotzaren berri ez emateko, kobratu ahal izateko intentzioarekin. Bi egunez, beraz, senarraren gorpua ezkutatzen dute eta dolua disimulatzen Sevillako auzo bateko etxebizitza batean.
Zuzendaria:
Paco León.
Aktoreak:
Carmina Barrios, María León, Paco Casaus, Yolanda Ramos, Estefanía de los Santos, Manolo Solo, Mari Paz Sayago.
Urtea: 2014.
Iraupena: 100 minutu.
Generoa: Komedia beltza.
Herrialdea: Espainia.
Eguna: abuztuak 24, igandea.
Lekua: Plazan (euriarekin Frontoi Txikin).
Ordua: 22:00.
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunea.

Erantzuna gehitu