Eskola kirolari buruzko hitzaldia izango dugu gaur
Gaur arratsaldean (irailak 11, 19:00) eskola kirolaren atal garrantzitsu bat aztertuko dugu. Luis Mari Zulaika aditua izango dugu horretarako. EHUko irakaslea, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (SHEE-IVEF ohia), Pedagogian doktorea, Kirol psikologian masterra, Gorputz Hezkuntzako irakasle espezialista eta gaiarekin lotutako hainbat ikastaro, hitzaldi eta argitalpenen arduraduna da. Arloa ongi ezagutzen du Zulaikak eta helduko dion gaia Txapelduna ez izatearen eskubidea da.
Besteak beste, eguneroko jardunean erreparatutako arriskuak aipatuko ditu (helburu desegokiak, gehiegizko lehiakortasuna, konparaketa soziala, inguruko presio itogarria e.a.), guraso eta monitoreak aztertu (motak, saihestu beharreko jokabideak, estrategia psikologikoak eta baliabide didaktikoak). Hitzaldia eztabaida, proposamen eta ondorioekin amaituko da.