Pirata Garrapataren abenturak izango ditugu zapatuan

2014/09/12
Pirata Garrapataren abenturak izango ditugu zapatuan
Magia, antzerkia eta txontxongiloak tartekatzen dituen ikuskizuna da bihar ikusiko duguna. Kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egiten du modu didaktiko eta alaian. 17:00etan hasiko da eta 3€tan egongo dira sarrerak.

Pirata Garrapatak bidaia izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidaia hauetan guztietan hainbat abentura bizi izan ditu: Indian, txirula magikoa aurkitu zuen...Australian, poltsa magikoa eta Errusian, era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsazpean bizitakoa izan da. Era berezian kontatuko dizkigu istorioak.

Itsasoan murgilduko gara ikuskizunean. Bertan Bixigu begi gorri, Plakton, Pulpi olagarroa eta beste lagun asko ezagutuko ditugu. Bixigu begigorrikk itsasoan arazo izugarri bat dagoela kontatuko digu...

Lortu ahal izango du Pirata Garrapatak arazoa konpontzea?

Patata Tropikala konpainiak beste abentura batean murgilduko gaitu, kutsadurak naturan duen eraginaz ohartzeko. Itsasoaren bizimodua ezagutuko dugu antzezlanarekin batera. Hori guztiak arratsaldeko bostetatik aurrera.

Erantzuna gehitu