Gaur gaueko filmarekin esango diogu agur udako zine programazioari
2014/09/15
'El abuelo que saltó por la ventana y se largó' komediazko filmaren gaurko saioarekin bost film proiekziorekin osatutako udako zine programazioarekin bukatuko dugu. Udalak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean antolatu genituen. Gaur, ikuslearen eguna izanik 3€tan egongo dira sarrerak.
Izenburua: El abuelo que saltó por la ventana y se largó.
Sinopsia: 100 urte dituen Allan Karlssonek, traje eta txankletak jantzita, erresidentziako leiho batetik ihes egiten du, alkatea eta prentsa zain dituen bitartean. Bizitzeko plazerrari eutsi nahi dio eta nora joango den jakin gabe abenturatu egingo da. Bere bizitzan zehar, Franco, Stalin eta Churchill ezagutu izan ditu eta Mao-ren emaztea lagun izan du. Gainera, CIA agentea eta bonba atomikoaren sorkuntza parte hartutakoa da. Aitona berezia da.
Zuzendaria: Felix Herngren.
Aktoreak: Robert Gustafsson, Iwar Wiklander, David Wiberg.
Urtea: 2013.
Iraupena: 114 minutu.
Generoa: Komedia.
Herrialdea: Suezia.