Sigur Ròs taldearen 'Heima' dokumentala botako dugu asteazkenean

2011/09/19
Sigur Rós, Björk-ekin batera, Islandiako talderik ezagunenetakoa da. 2006an, 15 kontzertu eman zituzten beste horrenbeste herritan, Islandian bertan ('Heima' hitzak 'etxean' esan nahi du islandiarrez). Horietako asko aurrez ezertxo ere iragarri gabe. Arrakasta itzela izan zuen bira berezia izan zen. Bertako egunkari nagusiak editorialean zioen "herrialdeko jendea batu zuen oparia" izan zela, "momentu erabakigarrian egina". Hori guztia biltzen duen dokumentala da 'Heima'. Asteazken honetan (irailak 21), 21:30ean botako dugu.

Zuzendaria: Dean DeBlois.

Iraupena: 97 minutu.

Hizkuntza: ingelera/ gaztelaniazko azpitituluekin.

www.sigur-ros.co.uk/

 

Erantzuna gehitu