Grises eta Mondocaneren disko berriak ezagutuko ditugu
  
    
      
        
          2014/10/31
        
      
    
  
Zestoarrak Animal izeneko lan berria argitaratu zutenetik jaialdiz jaialdi dabiltza, baina tartetxo bat eginez, kulturgunean izango ditugu. Azpeitiarrak aldiz, labetik atera berritan, bigarren aurkezpen kontzertua izango dute biharkoa. Misterioa izena jarri diote hirugarren lan honi. Zapatuan, beraz, 23:00etan hasiko da kontzertua.
            
          
 
         
         
        