'Bi-hots', ikerlan bihurtzen den dantza ikuskizuna
Bi-hots itzulpengintza-azterlana da. Dantza eta soinu ikerlana, Txalaparta eta Hang-a bitarteko dituela. Lehena, egurrezko instrumentua, euskal ondarea, eta Hang-a, berriz, metalezko mekanismoa, batez ere musika-tresna bakarlari modura erabiltzen dena, bere sortzaile suitzarrek iraultza isila esaten diotena.
Dantzariak
Javier Murugarren: Amsterdamgo SNDOn graduatu zen koreografia-ikasketetan, eta 2008tik Lizarra bere jaioterriko Inkietas arte eszenikoen jaialdi urbanoa zuzendu eta antolatzen du. Performer eta jantzi-diseinatzaile modura Ibrahim Quraishi, Duda Paiva, Riccioti Ensemble, Trust Dance Company eta beste batzuekin egin du lan.
Naiara Mendioroz: 2000. urtean Nafarroako Gobernuko Dantza Eskola Ofizialean ikasketak burutu ondoren Amsterdamera joan zen, SNDOn ikastera. Urte berean dantza garaikideko DanceWEB beka jaso zuen, Vienako (Austria) Impulstanz-en aritzeko. Ordutik hainbat koreograforekin egin du dantza eta nazioartean dabil.
Fitxa
Egileak, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Javier Murugarren, Naiara Mendioroz.
Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza.
Musika: Javier Murugarren, Naiara Mendioroz.
Soinuen diseinua: Javier Murugarren, Naiara Mendioroz.
Jantzien diseinua: Javier Murugarren.
Jantzien errealizazioa: Javier Murugarren.
Interpreteak: Javier Murugarren, Naiara Mendioroz eta Javier Olaizola.
Konposizio musikala I. zatia: Bingen Mendizabal.
Argiztapena: David Alcorta.
Iraupena: 50-60’.
Sarrerak: 6€ aurrez/ 8€ egunean. Eskuratu hemen edota kulturgunean.
Bi-hots - Teaser from javier murugarren on Vimeo.