Solea Morente: Nire aitak asko maite zuen Euskal Herria, oroitzapen onak ditut hemen
Espainia beheko muturretik etorrita, Soleá Morente y Los Evangelistas talde berezia izango dugu bihar, zapatua, zuzenean Sanagustin kulturgunean. Flamenkotik badute, popetik badute, rocketik badute eta psikodeliatik badute. Nahasketa ikusgarria eta berezia, inondik ere. Enrique Morente flamenko musikari ezagunaren heriotzaren ondorioz sortutako taldea da.
Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Azpeitikoa. Rural Zombies disko berria prestatzen ari den Zestoako talde interesgarria izango dute oholtza-lagun. Gau ederra datorkigu.
Hemen hedabideek eginiko elkarrizketak Soleá Morente eta Antonio Arias-i.
Berria: Talkatik sortutako mintzaira.
Urola Kostako Hitza: “Nire aitak asko maite zuen Euskal Herria, oroitzapen onak ditut hemen”