Gaztetxoentzako antzerki eta dantza ikuskizuna: Auzokoak
2015/01/09
"Auzokoak, antzezle bat eta dantzari baten ikuskizuna da. Battit eta Luzia bi auzokide 'arrunt' dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta burrukaldi ttipiek bestea serioski nardatuko ez balute.Tentsioa emendatzen joanen da, giroa gero eta okerrago...Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen". Bihar, zapatua, 16:30ean Soreasu Antzokian izango da, Gazteria sailak, XJ auzolanean, Udalak eta Sanagustin kulturguneak antolatuta. Sarrera 3€, kultur bonona rekin doan.