Uda gau bateko ametsa, klasiko baten aldeko apustua

Taldea: Eromen Produkzioak
Zestoako Interpretazio Eskolak 2011n hasi zuen bere ibilbidea. Amancay Gaztañaga aktoreak zuzenduta, adin eta izaera ezberdineko herritar antzerkizale talde bat Michael Chejov eta William Laytonen teknikak jorratzen eta ikasten hasi zen, antzerkiaren barne erraiak ezagutu eta gozatzen. Eta bide horretan, lan taldea lagun talde bihurtu zen aurrena, eta antzerki talde ondoren. Hortik eta horrela jaio zen Eromen Produkzioak.
Hiru urteko ibilbidean antzerki klasikoko testu ezberdinak landu dituzte; bai drama eta bai komedia generokoak, bai zatika eta bai obra osoak. Lan horiek Zestoako Antzerki Astean taularatu dituzte orain arte.
Sinopsia: 'Uda gau bateko ametsa'
Teseo eta Hipolitaren ezkontza prestatzen ari da Atenas osoa. Gertaera horren bueltan
ordea, bestelako istorio harrigarriak gertatuko dira hiritik gertu dagoen baso batean: bi bikote
gazteren arteko amodio, desamodio eta liskarrak; talentu eskaseko komediante batzuen
entsegu eta eginahalak, eta basoko errege eta erreginaren arteko botere borroka, euren
maitagarri eta iratxoekin batera.
Maitasun, fantasia eta magiazko komedia osatuko dute korapilo xelebrez betetako istorio horiek.
Gaurko antzerkiaren inguruko albisteak
Negu gau bateko obra
'Uda gau bateko ametsa' taularatuko du Zestoako Eromen Produkzioak taldeak ostiralean, Soreasun
Sarrerak
- Sanagustiun kulturgunean.
- Internetez.