"Demokraziaren fartsaren" gaineko gogoeta dakar 'Fausto' antzezlanak

2015/02/06
Gara egunkariak erreportajea egin du aste honetan gaur zortzi (21:30, Soreasu) izango dugun antzerkiaz: "Jakinduriaren truke deabruari arima saltzen dion doktorea du protagonista Faustoren mitoak. XVI. mendeko obra gaur egunera ekarri eta "demokraziaren fartsaren" menpeko den pertsonaia aurkezten dute Fausto, herritar eredugarri  antzezlanean. Galder Perezek zuzendutako lana euskaraz ikus daiteke orain, Korrika Kulturalaren barnean. Musika elektronikoa, iluntasuna eta gordintasuna erabilita, "begiak irekitzera" gonbidatzen dute ikuslea."

Faustoren mitoaz Christopher Marlowek XVI. mendean egindako bertsioa du oinarri Fausto, herritar eredugarri obrak. Bertan, jakinduariaren truke bere burua deabruari saltzen dion pertsonaiak egin beharreko bidaia kontatzen da. Aitor Otaolak, Mikel Losadak eta Galder Perezek testu horretatik abiatuta osatutako bertsioan, demokraziak beteko du deabruaren papera. Eta, kartzela, gizartea bera izango da.

Erreportajea irakurtzeko lotura hemen

Sarrerak salgai kulturgunean eta internetez. Korrika kulturalaren baitako ekitaldia da.

Erantzuna gehitu