Errealitatearen erretratu gordina

2015/02/12
Errealitatearen erretratu gordina
Fausto, herritar eredugarri obra eskainiko dute bihar Azpeitiko Soreasu antzokian, 21:30etik aurrera. Korrika Kulturalaren barruan, antzezlan hori izango da herriko lehen ekitaldia. Urola Kostako Hitza  Galder Perez zuzendariarekin egon da eta erreportajea argitaratu du gaur.

Galder Perezen esan batzuk erreportajetik ateratakoak:

- "Hizkuntzarekin jolasteko aukera eman digu, eta berorika, zuka eta hika, hiru moduak erabili ditugu antzerkian".

- "Jatorrizko bertsioan deabruari saltzen dio arima Faustok, baina irudi hori gaur egunera ekarrita, demokrazia jarri dugu deabruaren partez, ikusten dugulako demokraziaren izenean egiten direla astakeria handienak mundu honetan".

- Erealitatea modu "lizun" eta "satiriko" batean isaltzen du.

Irakurri erreportajea osorik hemen klik eginda.

Erantzuna gehitu