Javier Krahe: "Cristiano Ronaldo eta Messi labean sartu eta pintxo bat egingo nuke"

2015/02/19
Javier Krahe: "Cristiano Ronaldo eta Messi labean sartu eta pintxo bat egingo nuke"
Urola Kostako Hitza -k elkarrizketa egin dio kantautore madrildarrari, igandean Sanagustin kulturgunean emango duen kontzertuaren harira. "Umorezko errepertorioa du, eta ondo pasatzeko aukera dago. Zenbaitetan barre dezente ere egin dezake. Nire musikariak oso onak dira; abeslaria ez da horrenbeste, baina ahal den moduan defendatzen da".

Las diez ultimas diskoa izan da kaleratu duzun azken lana, En el Cafe Central de Madrid zuzenekoa baino lehen. Azken lanak aurkeztuko al dituzu, ala nolako errepertorioa eskainiko duzu?
Kontzertuak ez du azken diskoa izango ardatz. Ez dut aurkezpen kontzertutzat hartzen. Izan ere, urte bat baino gehiago du diskoak, eta beraz, dagoeneko ez da horren berria. Errepertorioari dagokionez, Las diez ultimas diskoko abesti batzuk eskainiko ditugu, baina aurreko lanetakoak ere joko ditugu. Ez naiz soilik abesti berrietan oinarrituko; bost, hamar edo hogei urte dituzten abestiak abestea ere gogoko dut.

Sanagustin kulturgunean izango zara. Gustuko al dituzu halako aretoak?
Ez dut ezagutzen Sanagustin nolakoa den, baina egia da orokorrean tabernak nahiago ditudala; jendea tragoak hartzen ari den bitartean abestea. Baina, ez zait axola antzokietan aritzea. Jende askok nahiago du bere eserlekua edo leku bat izatea, eta ikuskizun bezala jasotzea saioa. Beste ikuspuntu bat da. Eszenatoki guztietan moldatzen naiz ondo.

Irakurri elkarrizketa osorik hemen: klik.

Erantzuna gehitu