Gure gazteek eginiko 'Rise and Shine' antzerki musikala zuzenean

2015/02/20
Antzerki musikal honetan Azkoiti eta Azpeitiko 25 aktore, dantzari eta abeslarik hartzen dute parte. Taldeko guztiek, zuzendari eta teknikariak barne, 20 urte baino gutxiago dituzte, aktore batek izan ezik, honek 25 urte ditu. Beraz, gaztez osaturiko taldea dela esan dezakegu. Gazte eta helduei zuzenduriko antzezlana da hau.

Sinopsia: Ikastola bateko entsegu gela baten barnean, mundu oso batentzako adina toki aurki genezake. Maitasuna, adiskidetasuna eta leialtasuna, irabazteko grinarekin elkartuko diren lau pareta hauen artean jokatuko da Gipuzkoako Dantza eta Kanta taldeen lehiaketarako pasea. Maiteren izaera lasaiak eta Juneren tiraniak baldintzatu ditu azken urteetako emaitzak, lehenengo irakaslea porrotera bideratuz eta bigarrena berriz dantza taldeen gailurreraino. Ikasturte hasierarekin batera, istorio, harreman eta izaera ezberdinetako dantzari eta abeslari berriak gehituko dira bi taldeetara. Aldatuko ote dira paperak oraingoan? Irabaztea helburu izanik, bide guztiak zuzenak ote dira helmugara iristeko? 3, 2, 1… ARGIAK!!!

Eguna: otsailak 21, zapatua.
Ordua: 16:30.
Lekua: Soreasu Antzokia.
Sarrera: 3€.

Erantzuna gehitu