'Xalbador, izana eta izena' dokumentala igandean

2015/02/24
Eneko Dorronsorok egindako dokumentala da eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Astearen barruan botako dugu, 18:00etan hasita.

Azalpena: "Ezagunak dira Xalbadorren bertsoak; ezaguna txistuak txalo bihurtu zitueneko eguna. Eta ezaguna da Xalbadorren heriotzaren dramatismoa: bere jaioterrian, omenaldi bat egiten zitzaion bitartean. Sortze-izenez Ferranddo, Urepeleko Xalbadorrenia etxaldean sortu eta bizi izan zen. Artzain-laboraria zen ogibidez; baina bertsoari eskaini zion bizitza. Eta hori egin ahal izateko, norbaitek behar etxeko lanetan! Bere lau seme-alaben bitartez egin dut Xalbador bertsolariarengandik Ferranddo laborariarenganako bidea; eta aurkitu ez badut ere, Urepeleko mendi hegaletan bere ahotsa entzun izanaren irudipena daukat. Kantari ari zen."
Iraupena: 64 minutu
Urtea: 2014
Zuzendaritza: Eneko Dorronsoro
Gidoia: Eneko Dorronsoro eta Maialen Sarasua Oliden
Ekoizle eragilea: Mireia Gabilondo
Ekoizle zuzendaria: Ane Antoñanzas
Muntaia: Maialen Sarasua Oliden
Kamara: Ekain Irigoien, Bruno Amaral, Iñigo Kintana
Irudi posprodukzioa: Demetrio Elorza
Soinu prosprodukzioa: Iosu Gonzalez
Musika: Borja Rodriguez Guevara

 

Erantzuna gehitu