Futbolaria izatearen gorabeherak zuzenean

2015/02/24
Lagun Onak Futbol taldeak antolatuta, Sakrifizioa eta lana futbolean hitzaldia izango da gaur, hilak 24, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da solasaldia, eta bertan izango dira hizketan Txema Añibarro, Jon Errasti eta Jon Irazustabarrena Espainiako Lehen Mailako Ligan jokatzen duen Eibar taldeko jokalariak, eta laguntzen ariko zaie Bixente Oiarzabal. Hitzaldiko moderatzaile lanak, berriz, Txetxu Urbieta kirol kazetariak egingo ditu.
Erantzuna gehitu