Martxoaren 28an, Gosariak zuzenean
2015/03/11
Gose taldearen proiektu berria zuzenean ezagutuko dugu kulturgunean. Hirukoteak indarrak batu ditu Joseba Sarrionandia idazlearekin eta Juan Luis Goikolea eta Iñigo Arregi artista plastikoekin. Berrikuntza dakarte beraz, baina aldatzen ez dena euren zuzenekoa da. Beti bezala, ikusgarria. 23:00etan izango da.
Sarrerak: 8€ aurrez / 10€ egunean.