Moonlight, Gosea asetzeko
2015/03/26
Urtarrilean aurkeztu zuen Azkoitiko laukoteak Bitakora estreinuko albuna. Orain arteko formatu akustikoari itzuli bat eman eta musika landuagoa eta rock ukitu nabariagoko lana argitaratu dute. Gaztain estudioetan grabatu eta masterizatu dute Eñaur Gaztañagarekin. Zapatuan Gose taldearekin batera emango duten kontzertuan, disko berriko kantuekin batera CDaren aurretik konposaturiko kantuak eta bertsioren bat ere eskainiko dute. Hemen 'Bitakora' diskoko Eguerdiro kantuaren bideoklipa. Eskuratu sarrerak hemen .
Taldea: Moonlight.
Taldekideak: Amaia Sudupe, Xabier Arrieta, Tomas Lizarazu eta Veronica Garnateo.
Estiloa: Pop rock.
Herria: Azkoitia.
Diskoak: Oroitzapenak (maketa) eta Bitakora.
Bideoaren egileak: Iosu Usandizaga, Imanol Elezgarai eta Heidi Otadui.