Sex Pistols ikusi ez izanaren arantza daukazula? Guk kenduko dizugu

Kontatzen dutenez, Sex Pistols taldeko John Lydon (Ahotsa) eta Steve Jones (gitarra) zur eta lur geratu ziren hauen zuzenekoa ikustean. The Sex Pistols Experience ez zen tributo talde huts bat bakarrik. Punk rock-eko beste hainbat talde mitikok ere goraipatzen duten taldea da, besteak beste, The Damned, The Buzzcocks, The Adicts eta The Exploited taldeek.
2001ean sortu zen eta ordutik 17 herrialdetan izan dira; Rolling Stone aldizkariaren arabera tributuak egiten dituztenen artetik talderik onenetako bat da. Punkaren garairik onenetara bidaiatzea nahi baduzu aukera hauxe da.
Kontzertua zabalduko duen taldea Bermeotik dator: The Hammer Killers, hard rocka egiten duena Motorhead, Nashville Pussy edota GG Allin erreferentzia dituztenak.
http://www.sexpistolsexperience.co.uk/
https://www.facebook.com/sexpistolsexperience
https://www.facebook.com/Thehammerkillers
Sarrerak: 12€ aurrez / 15€ egunean.
Sarrerak eskuratzeko: Internetez eta laister kulturgunean.