Juan Jose Urbina azpeitiarraren margolanak ikusgai kulturgunean
2015/04/22

'Paisaiak' izenburua jarri dio erakusketari. Baserriak, herriak eta loreak ditu gehienbat margotuta, oleo eta pastel teknikaz. Txikitatik izan du margotzeko zaletasuna eta komikiak-eta marrazten zituen bere kasa, baina duela 10 bat urte, jubilazioaren bueltan, heldu zion zaletasunari adarretatik. Diegorekin hasi zen ikasten Estudio Diart-en eta dagoeneko hainbat koadro "munduan zehar zabalduta" dituela dio umorez, kanpoan bizi diren lagunei emanda-eta. 30 koadrotik gora daude ikusgai, maiatzaren 5a bitartean.