Ahaztutako jolasak gogoratu eta berriak ikasiko ditugu Txantxariekin
2015/04/24
Familian eta lagunartean ondo pasa, dantzatu eta jolastuko dugu igandean, hala nahi baduzue. Txantxarien bixita izango dugu horretarako eta gainera grabatu egingo dute. 18:00etan hasiko da ordubeteko gozamena. Dohainik da. Animatu, haur, gazte eta heldu ondo pasatzera!
Txantxarien laguntzaz, ia ahaztuta zeneuzkaten jolasak gogora ekarriko dituzue berriro, eta ezagutzen ez zenituzten berriak ikasiko dituzue. Badakizue: korroan alai-alai kantari eta jauzika, autobusean ala etxetxoan, parabapapaka ala arre-arre mandoka, gozatu eta ongi pasatu. Alegia,... Jolastu!