'Basoak' erakusketa jarri dugu, Mamen Aiertzaren margolanekin
2015/05/05

Basoak izenburua jarri dio, izan ere paisaiak margotzea ditu gustukoen eta basoetako errealitateak koadrora pasa ditu, oleoz eginda. DiArt akademiako ikaslea da Aiertza ere, 1993tik, txikitako zaletasunari bide emanez hasia. Maiatzaren 19a arte egongo da ikusgai.