GATILLAZOREN KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATU DA BATERI JOLEAREN OSASUN ARAZOA MEDIO
2015/05/09

Gatillazo taldeko bateria joleak hankan min hartu du eta ezin izango dute Sanagustin kulturgunean gaur gauerako aurreikusita genuen kontzertua eskaini. Taldeak adierazi duenez bateria joleak meniskoa hautsi du eta ezinezkoa du jotzea, baina osatu bezain laster Gatillazo Sanagustinen izango dela ziurtatu digute. Datozen egunotan jarriko gara kontaktuan sarrerak aurrez erosi dituztenekin, data berria jakinarazi eta egoera argitzeko. Taldearen eta kulturgunearen izenean, barkatu eragozpenak.