Su izan nahi, antzerkia eta beste mundu bat
Proiektu honetan oholtza gainean diziplina artistiko ezberdinen arteko harremana (poesia, pintura, musika, teatroa) ikertzen eta esperimentatzen jardun dira kolektiboko bost lagun: Idoia Beratarbide, Javi Barandiaran, Asier Sarasola, Ander Fernandez eta Oier Guillan.
"Aurretik egindako Poza antzezlanean aktoreok benetan (eszenatik kanpo) garen horretatik presentzia eszeniko bat landu eta bilatu genuen, teatroaren kontzepzio narratiboetatik at, poesia eta pinturaren kodeetan oinarrituz. Su izan nahi honetan ikerketa ildo horretan sakontzen saiatu gara, beste kode eszeniko batzuetara eramanez gure lana: norberaren egian oinarritutako presentzia eszenikoak bilatu ditugu, umoretik batzuetan, performatibitateari loturiko kodeetatik besteetan, teatroruntz beti.
Poza antzezlanaren bitartez ikusi genuen posible dela kode eszeniko berritzaileetan nabigatu publikoarekiko komunikazioari uko egin gabe, jendearen bihotzera iritsiz. Su izan nahi proiektuaren bitartez bide horretan urrats berriak eman nahi ditugu".
Kredituak
Oholtzan: Idoia Beratarbide, Javi Barandiaran, Asier Sarasola, Ander Fernandez, Oier Guillan.
Laguntzaileak: Zumaiako kultur arloa (Aita Mari Antzokia), Durangoko San Agustin antzokia. ZUBI deialdiaren laguntzaz sortutako proiektua.
Komunikaziorako argazkiak: Alvaro Ledesma.
Eskerrik asko: Dejabu, Marodi, Alvaro Ledesma, Zazpi t’ erdi, Errenteriako Udala.
Sarrerak: 6€ aurrez / egunean 8€.
Sarrerak eskuratzeko: kulturgunean eta internetez www.entradium.com-en.
