"Elikadura burujabetzak gure bizitzen gainean erabakitzea dakar"

2015/05/21
"Elikadura burujabetzak gure bizitzen gainean erabakitzea dakar"
Elkar-ekinek eginiko albistea: "Eskualdeko eta Nikaraguako elikadura burujabetzaren gaineko esperientziak entzun genituen atzo, asteazkena, arratsaldean Sanagustin kulturgunean izandako solasaldian. 50 lagun inguru bildu ginen bertan, eta galdera, bideo eta azalpenen artean elikadura burujabetzak duen garrantziaz hizketan aritu ginen bertan".

Solasaldiaren hasieran, Uztaro kooperatibakoek eskualdean martxan duten proiketuaren berri jakin ahal izan genuen, auzolanaren eta ardura partekatuaren bidez, lana nola egiten duten azaldu zuten eta. Ondoren, Nikaraguako esperientziak izan genituen entzungai, eta emakumeen ahalduntzeari loturik martxan jarri diren bertako esperientzia interesgarriak azaldu zituzten.

Amaitzeko, Uztaroko lagunek gonbidapena zabaldu zuten kooperatiban parte hartzeko, Zarautzen eta Azkoitian bezala Azpeitian ere talde bat sortzeak duen garrantzia azpimarratuz.

Erantzuna gehitu