Bilbao Mendi Film Festibaleko lan sarituak ikusi ditugu aste honetan, Soreasu Antzokian
2015/05/25

Azpeitian ikusi ahal izango diren filmen artean daude Bilboko jaialdiaren azken edizioan sariak jaso dituzten filmak: Valley Uprising (Urrezko Eguzkilorea eta Publikoaren Saria), Sati (Mendiko Film Onenaren Saria) eta Duct Tape Surfing (Laburmetraia Onenaren Saria). Bihar, asteartea eta ostegunean (21:00etan), botako ditugu, guztiak jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin.
Bi egunerako bonoa aukeran
Egun bakoitzeko sarrerak 5 eurotan salduko dituzte. Bi egunetan joatea nahi dutenek, ordea, bi saioetarako bonoa erosteko aukera izango dute, 8 euroren truke. Bonoak aurrez erosi ahal izango dira, mendizaleetan eta Sanagustin kulturgunean.