Bilbao Mendi Film Festibaleko lanen azken emanaldia izango da gaur, Soreasun

2015/05/28
Gaur, osteguna, Menditour-en bigarren saioa izango dugu, eta Sati, Duct Tape Surfing, Sufferfest 2 eta Mission Steeps filmak emango ditugu 21:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Asteartekoak merezi zuen, eta asko gainera. Dokumentazio lan handikoa, freskoa, erakargarria eta bikain ekoiztutako filma ikusi genuen. Zerbaitegatik zen Festibala irabazi zuen filma Valley Uprising. Gaurko saioan 4 filma ikusiko ditugu eta horietatik bi ere saritutakoak dira, Sati (Mendiko film onenaren saria) eta Duct Tape Surfing (laburmetraia onenaren saria). Bonoa ez dutenentzat, sarrera 5€tan egongo dira leihatilan.
Erantzuna gehitu