Sentimenduak koadroetan

2015/06/03
Fatiha Hajji Baba Souk el Arba du Gharb (Maroko) herrian jaio zen, baina Azkoitian bizi da gaur egun. Betidanik izan du margotzeko zaletasuna, baina bere herrialdean ezinezkoa zuela egitea dio, emakumea izateagatik. Hemen bai, eta jardunez ikasiz margotu ditu erakusketan jarri dituen 19 koadroak. Sentimenduekin margotzen du, gai politikoez eta sozialez batez ere, baina naturaz ere bai tartean. Oleo teknika erabiltzen du margotzeko. Ekainaren 16a arte egongo da erakusketa jarrita.
Erantzuna gehitu