Genozidioa aitor dezaten

Hamlet Sargsyanek txikitatik izan du artearekiko bokazioa eta ikasketak ere bide horri jarraituz egin zituen. Arotza da ikasketez, baina denetarik egiteko gai da. Harrizko irudiak margotzen ditu eta etxean ditu jasota: Loiola, Donostia, arrainak, hegaztiak irudikatzeko gai da harriekin. Egurra ere manipulatzeko gai da, eta erakusketan ikusi ahal izango duzuen bezala, baita koadroak egiteko. Oleo eta akuarela tekinkaz eginiko margolanak jarri ditu. Ekainaren 30a arte egongo da ikusgai.
Aitortzaren bila
Sargsyanek barru-barrutik bizi du margotze kontua, eta halaxe transmititzen du. Baina oraingo honetan, arrazoi bikoitzez. Bere herrialdeak 1915etik 1923ra bitartean bizi izan zuen istorio iluna azaleratu nahi izan du. Berak horrela azaltzen du: "100 urte betetzen dira aurten Turkiarren Armenian egin zuten genozidioa hasi zela. XX. mendeko lehen genozidioa Armenian egin zutela aitor dadila lortu nahian gabiltza, artxibatu eta baztertu ez dezaten gaia. Milio eta erdi lagun hil zituzten. Hau barrutik ateratzen zaidan garrasi bat da".