Nicolas Oteiza: "Azpeitiko herriari eskerrak eman nahi dizkiot grabatzeko eman izan dizkidan erraztasun guztiengatik"

2015/07/08
Nicolas Oteiza: "Azpeitiko herriari eskerrak eman nahi dizkiot grabatzeko eman izan dizkidan erraztasun guztiengatik"
Uztailaren 19an, Nicola Oteiza Lezeta 'Kaito' Azpeitiko Kultur Mahaiko Ohorezko Bazkide izendatuko dugu herriarentzako, bai arlo sozialean zein kulturalean, egin izan duen borondatezko lan guztiarengatik. 12:30ean hasiko da ekitaldia eta ohi den moduan izendapenarekin batera Mikel Sanjuanek eginiko oroigarria emango diogu. Gaur, Noticias de Gipuzkoa-n Kaitori eginiko  elkarrizketa dator. (argazkia: Jabi Leon)

Azpeitiko Kultur Mahaiak orain arte bi ohorezko bazkide ditu: Imanol Elias idazle, historiagile eta antzerkigilea, 2011n izendatua, eta Manolo Sanjuan tailagilea, 2013an izendatua.

Kulturaren alde egindako lana aitortu nahi dugu izendapen honekin, eta azpeitiarrak edo Azpeitian bizi diren lagunak hartzen ditugu aintzat. Horiek dira irizpide nagusiak (bere garaian Kultur Mahaiko batzar batean onartu genituen irizpideak), eta Mahai barruan proposamen epea eman ostean, erabakia Talde Eragileak hartzen du.

Erantzuna gehitu