Umeak hondarrarekin eta Itsasi gorputzarekin artea egiten
2015/07/20
Zapatuan izan ziren bi ekitaldiak. Arratsaldez Andoni Bastarrikaren gidaritzapean, Txiki Biran izan genuen eta hondarrezko eskultura tailerra eman genuen Sanjuandegi auzoan. Ez harritu orain inguruko hondartzak eskulturaz beteta ikusiz gero; herriko gaztetxoenak izango dira. Iluntzean, aldiz, Azpeitia dantzan programari amaiera ematen Itsasi Euskal Kultur taldeak 'Zaraitzutik Erriberara' emanaldia eman zuen (bideoan duzue, Andoni Lizarraldek igoa).