Gatiburen zuzenekoa Sanagustin kulturgunean
2015/09/10
Azaroaren 6an, ostirala, talde bizkaitarrak kontzertua eskainiko du gurean. Iazko abenduan ateratako Euritan dantzan diskoa aurkezteko biraren baitan etorriko da. Plazak eta agertokiak betetzen ari dira, ikus-entzuleak gozatzen jarriz. Sarrerak internetez eskura daitezke gaur-gaurkoz ( hemen ); laister Sanagustin kulturgunean ere bai.