Kepa Junkera & Sorginak Tuba Jaialdiaren eskutik Sanagustinen

2015/09/16
Kepa Junkera & Sorginak Tuba Jaialdiaren eskutik Sanagustinen
VI. Tuba Jaialdia badator. Urtez urte indarra hartzen ari den jaialdia da, eta aurtengoan ere ekintza interesgarriz bete dute programazioa antolatzaileek; besteak beste, Junkera eta Sorginen kontzertua. Urriaren 9tik 11ra bitartean izango da jaialdia. (Argazkia: Nerea Uranga/Urola Kostako Hitza)

Kepa Junkera eta Sorginak-en kontzertuarekin hasiko dute VI. Tuba Jaialdia. Junkerak Sanagustin kulturgunean joko du urriaren 9an (ostirala), 22:00etan. Kontzerturako sarrerak saltzen jarri dituzte Juantxo Txiki tabernan, Sanagustinen eta Internetez. Sarrera aurrez 12 euro da eta egunean bertan 15 euro. "Jaialdi batean Junkera ezagutzeko aukera izan genuen, eta kontzertu hau antolatzeko aukera izan dugu oraingoan. Kontzertuaren bukaeran tubarekin parte hartuko dugu", azaldu du Jimenezek.

Albistea Urola Kostako Hitza-n garatuago irakur dezakezu.

Erantzuna gehitu