Verrater, Gaztetxean sortu zen punk doinua

2015/09/17
Verrater, Gaztetxean sortu zen punk doinua
Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako sei gaztek osatzen dute Verräter musika taldea. Urte eta erdi daramate kontzertuak eskaintzen, eta Gatillazoren aurretik joko dute larunbatean, Sanagustin kulturgunean. (Urola Kostako Hitzak egindako erreportajea . Argazkiaren egilea, Eneritz Albizu)

Duela urte eta erdi igo ziren oholtzara lehen aldiz Verräter taldeko musikariak, eta ordutik hogei kontzertu inguru eskaini dituzte. Azpeitiko Gaztetxeko bertsio gauean estreinatu ziren: "Lehen aldia hura izan zen, eta gustatu egin zitzaigun esperientzia". Horrela egin zuten jauzi musikaren mundura Ibon Aiertza baxu-jole errezildarrak, Gaizka Arrue eta Iratz Uranga gitarra-jole azpeitiarrek, Manex Odriozola abeslari zestoarrak eta Ibai Unanue laguntzaile azpeitiarrak. Verräter punk-rock musika taldea sortu zuten 15 eta 16 urterekin, eta Orkatzen eman zuten lehen kontzertua. Urte erdi barru batu zitzaien taldera Julen Hidalgo bateria-jole azpeitiarra, eta "indarra" eman zion bandari. "Lehengo bateria joleak bazekien gitarra jotzen ere; beraz, hura gitarrarekin hasi zen, eta Hidalgo bateriarekin". Ordutik bi gitarra-jole dituzte.

Irakurri guztia Urola Kostako Hitzan.

Erantzuna gehitu