Kontzertu berezia izango da

Kepa Junkerak proiektu berria du, beretzat oso berezia den proiektua. Bere erroetara bueltatu da, baina hamarkada hauetan ikasitako guztia aplikatuz. Bere trikitixaren ikuspegia aurkeztuko du eta nolabait bere ibilbidea islatu musikaren munduan hasi zenetik gaurdaino. Disko berri batean bildu du hori guztia. Pieza ugari; batzuk Keparenak, beste batzuk trikitilari ezagunenak eta baita abesti herrikoiak ere.
Proiektu honetan Sorginak izan ditu lagun. Azken boladan zuzenekoetan alboan izan dituen Sorginak. Izen mistiko horren atzean zazpi neska gazte aurkitzen dira: Eneritz Aulestia, Maria Lasa, Amets Ormaetxea, Alaitz Eskudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta.
Sanagustin kulturgunean emango duen kontzertua VI. Tuba Jaialdiaren barne joango da.
Sarrerak: 12€ aurrez / 15€ egunean. Salgai Juantxo Txikin, Sanagustin kulturgunean eta internetez hemen.
Antolatzailea: Azpeitiko Metal Boskotea.
Laguntzaileak: Urola Kostako Hitza, Azpeitiko Udala, Juantxo Txiki eta Sanagustin kulturgunea.