Kepa Junkera: "Azpeitian lan hau aurkezteak bereziki egiten dit ilusioa"

2015/10/09
Kepa Junkera: "Azpeitian lan hau aurkezteak bereziki egiten dit ilusioa"
Gaur (22:00), Sorginen babesean kontzertua eskainiko du Junkerak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Proiektu berria eta berezia dela aitortu du Urola Kostako Hitza-ri eskainitako elkarrizketan, "lehengo doinuetara itzuli dela" eta bailara honek trikitiarekin izan duen lotura estuagatik, gaurkoa sehaskara bueltatzea dela. esan batzuk bildu ditugu hemen. Elkarrizketa guztia irakurri dezakezue www.urolakosta.hitza.eus  atarian.

Kepa Junkera gaur Sanagustin kulturgunean emango duen kontzertuaz eta 'Sorginak' proiektuaz Urola Kostako Hitza-n. Hona esan batzuk:

- Lehen doinuetara itzuli naiz, trikitiaren identitatearen doinuetara.

- Joxean Agirre azpeitiarrak sortu du liburuxka. Nire gurasoetatik hasi, eta bidean aurkitu dudan jendearen inguruko istorioa kontatu du. Erreferentzia gisa ditudan musikoena, eta instrumentu honen ibilbidearena.

- Azpeitian lan hau aurkezteak bereziki egiten dit ilusioa, trikitixaren sehaska delako bailara hau.

- Freskotasunaren bila ibili naiz. Beste mundu bat ezagutzen ari dira neska hauek, eta erantzuna oso ona izan da hemen eta kanpoan.

Sarrerak: Kulturgunean, Juantxo Txikin eta www.entradium.com atarian.

Erantzuna gehitu