Kepa Junkera & Sorginak eta inprobisazio tailerraren kontzertuko argazkiak
2015/10/13

Alberto Beloki argazkilariak ateratako irudiekin bi bilduma egin ditugu, VI. Tuba Jaialdiak eman duenaren zati bat ikusteko. Batetik, ostiraleko kontzertuko argazkiak ditugu, bide batez, hunkigarria izan zela esan behar dugu. Bestetik, zapatu eguerdian egin zuten inprobisazio tailerreko kontzertukoak, Tubek duten erabilera anitzaren adierazgarri izan zena. Eskerrik asko Belokiri argazkiengatik eta Tuba Jaialdiko antolatzaileoi zorionak egindako lanarengatik eta lortutako emaitzarengatik.