Xanti Rodriguez argazkilariaren erakusketa jarri dugu

2015/10/14
Xanti Rodriguez argazkilariaren erakusketa jarri dugu
Azken urteetan, bere lana dela-eta, sona handia lortu du Rodriguezek , bere irudiek hainbat sari lortu izan dituztelako, besteak beste 2015eko Goya saria argazki honekin. Ezaugarri nagusia, bere argazkiak 3 dimentsitakoak direla da. Horietako batzuekin sortu du erakusketa eta guk jarri. Urriaren 27a arte egongo da ikusgai.

Xanti Rodriguezen hobbyetako bat da argazkigintza eta bere lan esparru izatea lortu du. Ohiko argazkilari batek egiten dituen lanez gain, liburuetarako ilustrazioak eta publizitaterako argazkiak ere egiten ditu, ordenagailuan mirariak egin ostean 3 dimentsiotako argazkiak sortzeko. Sariketetara ere aurkeztu izan dtu lanak eta baita sariak lortu ere.

Irudi batzuk aukeratu ditu eta horiekin erakusketa sortu du. Urriaren 27a arte egongo da Sanagustin kulturgunean ikusgai.

Erantzuna gehitu