Asier Altuna: "Izateko modu bat bukatzen ari da, eta kamera jarri nahi nion, baserriko jendeari omenaldi txiki bat egiteko"
2015/10/19
Eneritz Albizu Urola Kostako Hitza egunkariko kazetariak egin zituen solasaldiko gidaritza lanak. Ana Abarisketak grabatu zuen bideoa, eta Albizu berak editatuta, gaur atera dute laburpen bideo hau. Zorionak eman beharrean gaude beste behin, bai bi kazetariei eginiko lanarengatik, eta baita zuzendariari ere filmagatik. Merezi du ikusteak eta, nahi izatera, gaur iluntzean duzue azken aukera Soreasu Antzokian (21:30ean).