Astelehenetako zine saioaren ordua 21:30ak izatea eskatu du gehiengoak
2015/10/20

Dakizuen bezala astelehenetako zine saioaren ordutegiaren gainean galdetzen aritu gara. Zinezale batzuen iradokizunei jarraituz egin dugu galdeketa bi bide erabilita. Batetik, www.uztarria.com atarian jarri genuen inkesta eta bestetik astelehenetako saioetan pasa genuen galdetegia.Gaur egungo 21:30eko ordutegiak jaso ditu boto gehien. Irudian, Soreasun egindako galdetegiko emaitzak.
Uztarriako emaitzak (308 boto):
- 20:00etan: %26.95.
- 20:30ean: %26.95.
- 21:00etan: %13.64.
- 21:30ean: %32.47.
Soreasun egindako galdeketan 130 lagunek erantzun dute.