Gilen Aldalur: "Oso zaila da eskaintzen duzuna adina emateko eskatzea"
2015/11/13

www.uztarria.eus webgunean elkarrizketa egin diote Trini Foxeko kideari. Trini Fox taldeak bere bigarren kontzertua emango du bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, Piztiak ekin batera. 23:00etan hasita joko dute bi taldeek, Azpeitiko ikastolaren 50. urteurrenaren harira Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik antolatutako ekitaldien baitan. Suharri Aranburu (Azkoitia, 1998) eta Gilen Aldalur (Azpeitia, 1997) gitarra jotzaileek eta Iñaki Zubeldia (Azpeitia, 1997) bateria jotzaileak osatzen dute Trini Fox taldea. Uztarria.eus-ek Aldalurrekin hitz egin du eta hark jakinarazi duenez, "Trini Fox taldea Lockheedekin alderatuta, oso abiadura bizian doa aurrera". Irakurri uztarria.com en.