Errefuxiatu poetikoa
Eskale batek balizko etxe bihurtzen du parke bat, bi hesi ametsa betetzeko atari, zubi bat itsasontzi eta eskultura bat bere bidelagun bihurtzen dira...
"Ikuskizun hau begiz gozatzeko poema bat bezala ulertzen dut, noizean behin erortzen den elurra errima lanak egiten, gehiago, gero eta gehiago erortzen... ekaitza bihurtu arte. Ikuskizun honetan nire ibilbidean hezi nauten arlo artistiko guztiak (dantza, mimoa, clowna eta antzezpena) bat egiten duten irudipena daukat, bat egiten dutela hizkuntza bakar bat osatu eta emozioetan bihurtzeko. Ikuslearekin haremanetan jarri nahi dudan emozioetan. Inoiz baino gehiago".
Ikusle mota: Haurrak-familiarra.
Hizkuntza: Testurik gabe.
Iraupena: 60’.
Egilea: Claire Ducreux.
Zuzendaria: Claire Ducreux.
Koreografia: Claire Ducreux.
Sarrerak:
- Orokorrak: 10€ aurrez / 12€ egunean.
- Familiarra: Heldu+haur (12 urte bitartera arte) 15€.
- Kultur bonoarekin: 6€.
Eskuratzeko kulturgunean edota internetez, gestio gastuetatik salbu, hemen: www.entradium.com.