Claire Ducreux, artista isila
2015/12/03
Bihar, Soreasun, Azpeitiko Udalak eta Sanagustin kulturguneak antolatuta, Claire Ducreux dantzari eta mimoaren obra sutila ikusiko dugu. Areto barruan, epelean eta goxo jarraituko dugu azkenaldian bezala. Baina artista frantziar honek kalean ere egin izan ditu ikuskizunak. Bideoan duzue adibidea, Parisen grabatua. Esan bezala, artista da. Nahi izatera, bihar, eskale paperean, Soreasun izango duzue, 21:30ean. Ikuskizuna familiari zuzenduta dago, alegia, haur eta heldu, heldu eta haur. Eta ikuskizuna, Euskal Antzoki Sareak gomendatutakoa da. Goxoa, isila.
Sarrerak: 10€ aurrez / egunean 12€. Kultur bonoarekin erdi prezioan. Eskuratzeko kulturgunean eta internetez www.entradium.com atarian.