Mailo Oiarzabal, Manuel Agirretxe, Txomin Uribe eta Lorea Landa Kultur Mahaiko bazkideentzat izan dira hil honetako sariak

2011/10/03
Azpeitiko Kultur Mahaiak zozkatu ditu hil honetako ekitaldietarako sarrerak eta Sanagustin kulturgunean bi lagunentzat afaria. Emaitza hauxe: Mailo Oiarzabali 'Erregea eta Bufoia' ikuskizunerako bi sarrera; Txomin Uriberi Kukubiltxoren 'Leihotik mundura' ikuskizunerako bi sarrera; Manuel Agirretxeri Cannibales & Vahines + Krista Muir kontzertuetarako bi sarrera; eta, azkenik, Lorea Landari bi lagunentzat afaria. Zuk ere Kultur Mahaiko bazkide izan nahi baduzu, proiektuak aurrera ateratzen lagundu eta zozketetan parte hartu, orri hau bete dezakezu.
Erantzuna gehitu